'Ilargiaren sekretuak' (Ixiar Altuna) (Amezketa, 2019-02-08) (6'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko apirilaren 1a

Tolosaldeko Bertsozale Elkargune den Harituz taldeak, bertso jarrien afaria antolatu du Amezketako jatetxe batean, seigarren aldiz. Berrogeiren bat lagun bildu dira mokadu gozoa dastatu eta bertsoak entzun eta kantatzera. Aurtengoa 10 bertso-sortaz osatu da, alegia, 10 bertsolari eta bertso-jartzaileren bertsoak kantatuko dira paperetik, Tomax Lizardi gitarjolearen laguntzaz.

Ilargia beti izan da irudimen-iturri eta zer esanik ez, sortzaileentzat. Horrela izan da Ixiar Altuna amezketar gaztearentzat ere. Ilargia hodei atzean gorde ohi da sarritan, bere sekretuak gorde nahian-edo. Gaua iluna da eta orduantxe egiten digu argi mundutarroi. Gure planeta eta bere bizidunengan du eragina eta ia gauero mintzatzen zaigu isiltasunean. Ilargiari begira jarrita ez dugu beti modu berdinean ikusten: ilberria, ilgora, ilbetea, ilbehera… bi aldeetara okertzen du masaila baina ametsak hor darrai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!