Bertso-eskolak gauza ugari eman ohi dizkio bertan dabilenari: hasteko, lagunartea eta ondo pasatzeko aukera, hitzarekin jolas egitea, bertsolaritzara hurbiltzea (bertsolari izateraino, ahal bada)… Baina bertso-eskolak baditu bestelakoak ere… Eli eta Oierrek horietaz jarri dute bertso-sorta, 12 bertso guztira. Herrietan ekimen ugari egiten dira: bertsolari bat ekarriko dugu eta hobeto, doan baldin bada. Askotan txapeldunak nahi izaten dira baina sarritan, ordea, ezin dira etorri, beste toki batetik deitu dituztelako. Edozein aitzaki ona da bertsolari bat bertaratu ahal izateko: herri-jaiak, triki eta bertso-poteoa, familia-bazkariak, ezkontzak…