'Bertso berriyak, nere erretzailetasunari jarriyak' (Egaña-Ostolaza) (Altzo, 2018-12-21) (9'29'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko martxoaren 15a

Andoni Egañak Jon ostolaza lagun hartuta, Neretik emanaldia prestatu du. Bere bizitzari estuki lotutako gaiak jorratu eta kantatu ditu jendaurrean. Bere hitzetan, aspalditik zuen gogoa hori egiteko. Sorta bikainak egiten omen dira baina nekez zabaldu edo solializatzen dira.

Bertsozale orok dakien moduan, Egaña tabako erretzaile sutsua izan da eta da. Gai hori hartuta, hamar alez osatutako bertso-sorta dakargu bideo honetan. Hizkera aldetik, Txirrita bertsolariarengana hurbiltzen saiatu dela aitortu du Egañak, sintaktikoki batez ere. Eta horrela, bertsoz-bertso, tabakismoaren inguruan dabiltzan esames eta iritziak ironikoki jorratzen ditu dotorezia apartaz: gizon zozoa omen zen erretzen hasi artean, konzentrazioari eusten laguntzen dio; tabakoak biziraupena murrizten duela-ta, azken pusketa kentzen omen du baina okerragoa litzateke tarteko puska kentzea. Jende askok neurria hartzeko esaten dio. Neurri-hartze hori Bob Marley eta Lionel Messirekin konparatzen du. Lauaxetaz dugun irudia zein da? Antiajuak! Marilynena, ezpain gorrien arrasto soila. Egaña beldur da bere tokia tabakoak ez ote duen hartuko. Bera hildakoan, zigarro-pakete bat bere hilobira eramateko gomitaz agurtzen gaitu Egañak. Bertsozale, disfrutatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!