'Bertso berriyak maiteminari jarriyak'-Adur Gorostidi (Amezketa, 2019-02-08) (8'23'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko martxoaren 11

Tolosaldeko Bertsozale Elkargune den Harituz taldeak, bertso jarrien afaria antolatu du Amezketako jatetxe batean, seigarren aldiz. Berrogeiren bat lagun bildu dira mokadu gozoa dastatu eta bertsoak entzun eta kantatzera. Aurtengoa 10 bertso-sortaz osatu da, alegia, 10 bertsolari eta bertso-jartzaileren bertsoak kantatuko dira paperetik, Tomax Lizardi gitarjolearen laguntzaz.

Adur Gorostidi abaltzisketarrak bikote-harreman frustratu baten inguruan ondu ditu bertsoak, sei guztira. Harreman-hauste horri buruz kantatzen digu Adurrek: gogortasuna, despedida tristea, hutsunea, alkohola, begiak mela-mela. Baina gainditu beharra dago: psikologoa eta dolua, lagunen animoak… Maitasunak hor dirau eta oroitzapenak datoz burura borborka. Izango ote da aukeraren bat?
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!