'Bertso berriyak 'Felix'en amak 'Felix'i jarriyak'-I.A. 'Felix' (Amezketa, 2019-02-08) (11'53')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko martxoaren 6a

Tolosaldeko Bertsozale Elkargune den Harituz taldeak, bertso jarrien afaria antolatu du Amezketako jatetxe batean, seigarren aldiz. Berrogeiren bat lagun bildu dira mokadu gozoa dastatu eta bertsoak entzun eta kantatzera. Aurtengoa 10 bertso-sortaz osatu da, alegia, 10 bertsolari eta bertso-jartzaileren bertsoak kantatuko dira paperetik, Tomax Lizardi gitarjolearen laguntzaz.

Oraingoan, Imanol Artola ‘Felix’ datorkigu 14 bertsoz osatutako sortarekin, baina bere amak berari buruz jarritakoak omen dira, hori dio, behintzat, izenburuak. ‘Aita Jainkoak egin banindu’ doinuan kantatu ditu ‘Felix’-ek bertsoak, pare bat alditan-edo keinu eginez bertso herrikoiei. Imanol honek aitaren izen berdina hartu zuen izengoititzat. Txikia zela oso negartia omen zen; pilota eta sokasaltoa zituen gustuko. Gerora filosofia ikasi zuen. Kant, Hegel, Platon eta abarren esanak ondo ikasiak ditu baina amari ez dio kasu handirik egiten. Galtza zabalak, zapatila zulatuak eta jertse zaharrak jantzita ibiltzen da. Bera bizi den etxe barneko kuxidadea ere ez da nolanahikoa. Hori guztia eta gehiago hamalau bertsotan.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!