Bertso berriyak geronek jarriyak-'Sex-usariyuak' (Haritz Mujika) (Amezketa, 2019-02-08) (11'37'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko otsailaren 27a

Tolosaldeko Bertsozale Elkargune den Harituz taldeak, bertso jarrien afaria antolatu du Amezketako jatetxe batean, seigarren aldiz. Berrogeiren bat lagun bildu dira mokadu gozoa dastatu eta bertsoak entzun eta kantatzera. Aurtengoa 10 bertso-sortaz osatu da, alegia, 10 bertsolari eta bertso-jartzaileren bertsoak kantatuko dira paperetik, Tomax Lizardi gitarjolearen laguntzaz.

Haritz Mujika, asteasuar bertsolari gaztearen txanda da. Hamasei alez osatutako bertso-sorta moldatu zuen sariketa baterako, eta horiexek kantatu ditu bertso jarrien afarian. Gaia, berriz, adineko emakume alargundu batek bere sexualitatea nola bizi duen kontatzen digu lehen pertsonan, bere bikotearekin izandako bizipenak eta egungoak. Adinekoek sexu harremanak izateko gogoa galtzen dutenaren ustea oso zabaldua dago gizartean baina errealitatea bestelakoa da eta horixe bera islatzen dute Haritz Mujikaren bertsoek modu deskribatzaile eta umoretsuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!