Lujanbio eta Karrikaren saioarekin hasiko da bigarren bideo hau. Lujanbio bertso-saioa ikusi eta entzutera etorri da. Karrikak halako arreta sortu du berarengan. Saioaren ondoren, plazako txosnaren ertz batean topatu du Karrika. Bertso bana eskatu die Felixek seiei, eta honakoa gaia: ‘80ko hamarkada aipatutakoan, zer datorkizue burura?’ Gorostidi eta Agirre bizilagunak dira. Gorostidik txakur bat dauka, eta oporretara joan nahi du. Agirreri eskatu dio ea zainduko ote duen bi astez. Puntutan egin dute Mendizabal eta Karrikak. Karrika supermerkatura joan da erosketak egitera. Sarreran ‘Mendi’ semea topatu du beste hiru lagunekin. Hauek ere erosketak egin dituzte… botiloia egiteko. Peñak tatuaje bat egin nahi du, eta horretarako, Lujanbiorengana joan da.