Sei puntuko zazpi bertso atondu ditu Unai Mendizabal bertsolari zizurkildarrak, galera bati jarriak. Mota askotako harremanak harildu ditugu gizakiok: bikote gisa, seme-alabekin... animaliekin, gauzekin, eta abar. 'Mendi'-ren bertso hauetan bikotearekiko harremanei buruzko erreferentzia eta konparazio ugari topatuko dituzu. Baina, dirudienez, kontua ez doa hortik. Beraz, zeri buruz ari ote da? Ikusi eta entzun. Berandu baino lehen antzemango diozu.