'Kontraesanak'-K. Aiestaran & N. Arreseigor (Amezketa, 2019-02-08) (7'31'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko otsailaren 17a

Tolosaldeko Bertsozale Elkargune den Harituz taldeak, bertso jarrien afaria antolatu du Amezketako jatetxe batean, seigarren aldiz. Berrogeiren bat lagun bildu dira mokadu gozoa dastatu eta bertsoak entzun eta kantatzera. Aurtengoa 10 bertso-sortaz osatu da, alegia, 10 bertsolari eta bertso-jartzaileren bertsoak kantatuko dira paperetik, Tomax Lizardi gitarjolearen laguntzaz.

Kristina Aiestaran eta Naiara Arreseigor zortzi bertso jarri dituzte beren baitan eta beren inguruan somatzen dituzten kontraesan batzuk gai hartuta. Horrela, kontraesanen zurrunbiloan murgilduta bizi garela adierazten digute txikitatik hasita. Ez da kritikarik falta baina mundua konpontzeko errezetak ere ez daude hain eskura. Hala ere, mezu positibo batekin amaitzen dute: helburua zoriontsu izatea da menpeko izan gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!