'Bertso berriyak Sopelako baliak jarriyak'-Beñat Iguaran (Amezketa, 2019-02-08 (5'33'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko otsailaren 15a

Tolosaldeko Bertsozale Elkargune den Harituz taldeak, bertso jarrien afaria antolatu du Amezketako jatetxe batean, seigarren aldiz. Berrogeiren bat lagun bildu dira mokadu gozoa dastatu eta bertsoak entzun eta kantatzera. Aurtengoa 10 bertso-sortaz osatu da, alegia, 10 bertsolari eta bertso-jartzaileren bertsoak kantatuko dira paperetik, Tomax Lizardi gitarjolearen laguntzaz.

Bertso-sorta horietako bat dakargu hona, Beñat Iguaran amasarraren "Sopelako baliak jarriak" izenburua dutenak. Duela gutxi balea bat agertu zen hilzorian Sopelako Atxabiribil hondartzan, eta gai horri helduta, 9 bertso atondu ditu. Baleak beretik kontatzen dizkigu bere azken uneak modu ironikoan eta umoretsuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!