'Et Incarnatus Orkestra erromerian' (2) (Altzo, 2018-12-30) (37'13'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko otsailaren 1a

Et Incarnatus Orkestrak eman dio bukaera XXII. Olentzerotan Jakinminez ekitaldiari, Altzon. Azken Mugaren eta Olentzerotan Jakinminezen egitarauek bat egin dute eskaintza bikain hau egin ahal izateko. Migel Zeberioren zuendaritzapean, Et Incarnatus Orkestrako partaideekin batera, euskal musikagintza eta kantugintzan erreferente diren hainbat artista izan dira bertan.
Bi emanaldi burutu dituzte Et Incarnatus Orkestrakoek, eguerdian eta arratsaldean... eta bietan, leporaino bete da Altzo Muñoko eliza. Orkestrakoekin batera, honako sortzaile hauek aritu dira: Maixa eta Izer trikitilariak; Aitor Furundarena soinu-jolea; Enrike Solinis kitarra-jole aparta; 'Alaitz eta Maider' taldeko Maider Zabalegi kantari oiartzuarra; Tapia eta Leturia trikitilari bikote ezaguna.

Zazpi pieza dituzu ikus-entzungai bigarren bideo honetan. Damaso Perez Prado kubatarraren 'Mambo nº 5' pieza da hasiera ematen diona. Maider Zabalegi dator segidan, 'Hasiera eta amaiera' abestiarekin. Atzetik, Ken 7ren 'Ilargia' letorke keinuka. Maider Zabalegi eta Maixak lehenengoaren 'Ispilu aurrean' kantatuko dute. Tapia eta Leturiaren 'Egunsentiko txoriak' etorriko da ondoren, eta baita, 'Compostelako erromesa' pieza ere. Eta amaitu, Ramos Azkarate tolosarraren 'Galtzaundi' ezagunarekin amaituko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!