'Azken Muga' bertso-saioa (2) (Zarate, 2018-09-15) (30'22'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko urtarrilaren 24a

Bertso-saioa izan da Bedaio eta Azkarate artean dagoen Zarate parajean. Eguerdian herri-kirol saioa egin da, eta bazkaria. Pago motz edo lepatuen babesean eta hego haize epel leunaren laguntzarekin burutu da bertso saioa. Bost bertsolari bertaratu dira: Amets Arzallus hendaiarra, Bixente Gorostidi amezketarra, Aimar Karrika auriztarra, Maialen Akizu urretxuarra eta Unai Iturriaga durangarra. Bostek Imanol Artola ‘Felix’ gai-jartzailearen esanetara jardun dute.

Aimar Karrika eta Amets Arzallusen bertsoek eman diote hasiera bigarren bideo honi. Karrika OTAko langilea da, eta Arzallus, OTArik ordaintzen ez duena. Gorostidi eta Akizu aitona-bilobak dira. Aitonak astean hiru aldiz deitzen du irratira biloba zoriontzeko eta beste gauza batzuk kontatzeko. Europarrok nahiko lasai igaro ditzakegu Europako mugak. Irunen, ordea, muga pasa ezinik aurkitzen dira afrikar batzuk. Gai hori izan du Arzallusek. Iturriaga Zarateko mikeletea izango da. Kontrabandoan harrapatu ditu beste laurak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!