'EHko Harri Handien Harri-jasotze txapelketa' (Asteasu, 2018-12-22) (43'03'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko urtarrilaren 22a

Urteari amaiera emateko, herri-kirol jaialdi bikaina antolatu da Asteasun, ohi denez. Aimar Irigoien handiaren faltan, sei harri-jasotzailek jardun dute pisu ezberdineko lau harri bizkarreratzen, eta gainera, formatoz aldatuta, binaka aritu baitira lanean, jaialdiaren iraupena ia erdira ekarriz.

Berrehun kiloko laukizuzenarekin hiruren artean lehia estua izan bada ere, handik aurrera nagusitasun osoz gailendu zaie Jokin Eizmendi beste bostei. Pisu ezberdineko lau harri mota altxatu dituzte hiru minutuko saioetan: 200 kiloko laukizuzena; 175 kiloko zilindrikoa; 150eko kubikoa eta 125eko bola. Eizmendik, Goenatxo III.ak eta Galarragak seina jasoaldi egin dizkiote 200ekoari, baina hurrengo harriarekin, koparekin, sekulako erakustaldia eman du Eizmendik 13 jasoaldi eginda, 5 jasoaldi gehiago aurkari zuzenak baino. Gainera, lortutako errenta handitzea lortu du kubikoarekin eta bolarekin. Guztira, 7150 kilo bizkarreratu ditu eta 2000 kiloko aldea atera dio bigarren geratu den Jon Unanue 'Goenatxo III.ari'.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!