Handiaren gaiak edozertarako ematen du. Duela urte batzuk David Azurza konpositoreak eta Koldo Izagirre idazleak diska bat burutu zuten: Altzoko Haundia, txikien opera. Ondoren Handia pelikula etorri zen. Ibilbide bat ere prestatu zen bisitarientzat. Aipatutako ibilbide horretan burutu da antzezlana. Altzo Muñotik Altzo Azpira jende andana jaitsi da txistulariekin batera. Lehen esketxa zimiterioan eman dute aktoreek sekulako jendetzak babestuta. Hurrengoa, Artatxaldeko bordaren aurrean gauzatu dute. Hiru eta laugarren esketxak Haundiaren Ipintza baserrian izan dira, hamaiketakoa eta guzti. Azken esketxa, berriz, Altzo Muñoko ostatuaren aurrean. Beste jarduera batzuk ere izan dira tartean giroa jartzeko: errota martxan ikusi, aizkolariak, lisiba egin errekan, herriko koru eta dantzarien saioa...
(Altzo, 2018-11-18) (43'47'')