'Giza-proba' (Emarri-Goizueta) (Goizueta, 2018-11-24) (8'35'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko azaroaren 25a

Goizuetan XV. Feria burutu dute larunbat honetan. Eguerdi aldean giza-proba jokatu da bi talderen artean: alde batetik, Astigarragako Emarri neska-taldea eta bestetik, bertako talde mistoa, bost mutil eta 3 neskez osatua.

Nesken taldeak eman dio hasiera 550 kiloko harriari tiraka. Jende andana bildu da ingurura txaloak eskaini eta animoak ematera. Hamabost minutuko saioan alde batera eta bestera ibili dira harria erdian dutela. 22 metroko luzera izan du plazak. Hasieran erraza zirudien lanak baina azkenerako ederki asko bete zaizkie birikak. Lan ederra egin dute, jendearen animorik ez da faltarik izan eta amaieran, 42 plaza osatzea lortu dute. Herriko talde mistoak ere denbora berdina izan du baina 100 kilo gehiagorekin. Bi taldeak Garikoitz Etxeberriaren (Amasa-Villabona) esanetara jardun dira, eta azkenean, 47,5 plaza egitea lortu du herriko taldeak. Ikuskizun polit bezain ederra!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!