Altzoko Saninazio Jaiak 2018

'Bertso-jaialdia'

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko aza. 20a, 08:25

Aurtengo Saninazio Jaiei amaiera emateko bertso-jaialdi bikaina antolatu dute Altzo herrian. Jendez gainezka dago frontoia eta sei bertsolari igo dira oholtzara eta Manu Olano gai-jartzaileak gidatu du bertsolarien jarduna. Honako hauek izan dira bertsolariak: Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika.

Mendiluzek Greziako itsas ertzean suteak harrapatuta hil direnei kantatu die. Lujanbio amona animoz baxu xamar dabil eta etxetik ez du irten nahi. Colina eta Iguaran familiako gazteak izaki, amonarengana etorri dira berau etxetik ateratzeko asmo sendoarekin. Lortuko ote dute? Egaña, Mendiluze eta Mujikaren txan da da. Ekaitz-zaparradak harrapatu ditu… aterki bakarra dute eta hura, txiki xamarra. Grande Marlasca ezaguna da euskaldunontzat. Berriki deklarazio batzuk egin ditu: “…egia bakarra egia judiziala da”.

Lujanbiok hiru bertso kantatu ditu. Colina eta Mujika: Colinak bere memoriak jaso nahi ditu eta lan hori Mujikak egingo dio. Azken urte hauetan maiz elkartu dira eta gaur, 25 orriko liburuxka txiki batekin datorkio Mujika. Egañak loari buruzko ikastaroa eman du. Beste bostak ikastaro horretara joan dira. Bostek badute arazoren bat loarekin. Egañak erremedioa emango die. Egaña, Iguaran, Mujika eta Lujanbiok beren curriculum-ak bidali behar dizkiete bertso antolatzaileei, gero hauek hautaketa egin dezaten. Colinak eta Mendiluzek puntutan egingo dute gai librean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!