'Soba katilukada' (Rakugoa Euskaraz) (Arantzazu Maiz-Zizurkil, 2018-09-17) (20'14'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko urriaren 31

Yoshida Hiromi japoniarraren eskutik heldu zaigu rakugoa Euskal Herrira. Berak eta beste hiru lagunek Azpeitiko Rakugo Ekipoa osatzen dute. Honako hauek dira beste hirurak: Axen Escalada donostiarra, Arantzazu Maiz azpeitiarra eta Maider Ibarguren zestoarra. Yoshida Japonian hasi zen euskara ikasten duela 30 bat urte. Lazkaoko Maizpide euskaltegi barnetegian 14 hilabete eman zituen ulermena eta mintzamena lantzen. Geroztik ia urtero etorri ohi da Euskal Herrira.

Rakugoa Japoniako ahozko tradizio genero bat da, duela 300 edo 400 urte sortua. Rakugoa helduengan pentsatua dago eta bere zeregina barre eragitea da, barre absurdoa askotan. Ipuinak umorezkoak izan ohi dira eta 15-20 minutu irauten dute. Bi rakugo mota daude Yoshidaren esanetan, klasikoa eta modernoa. Egun 500 bat rakugolari profesional daude Japonian, gizonezkoak gehienak, baino gero eta emakume gehiago ari da rakugogintzan. Tokion 5 toki handi daude rakugoa kontatu eta entzuteko, eta egunero izaten dira emanaldiak. Duela 6 urte hasi ziren emanaldiak egiten Euskal Herrian. Rakugoa pertsona batek bakarrik kontatzen du, eserita. Soinean kimonoa du. Abanikoa eta zapia dira rakugolariak erabiltzen dituen tresna bakarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!