Harri Handien Gipuzkoako Harri-jasotze Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko urr. 25a, 18:15

Harri Handien Gipuzkoako Harri-jasotze Txapelketa jokatu da Zizurkilen. Bost harri-jasotzailek eman zuten izena, baina lau bakarrik bertaratu dira, Jokin Eizmendi zarauztarra min hartuta baitago.

Beraz, lau hauek izan ziren txapelketan: Iban Ugartemendia hernialdetarra, Aimar Galarraga oriotarra, Aimar Irigoien errezildarra eta Jon Unanue ‘Goenatxo III.a’ azkoitiarra.
 
Lau harri ezberdin erabili dituzte neurketan: 200 kiloko errektangularra, 175 kiloko harri zilindrikoa, 150eko kubikoa eta 125eko bola. Harri guztietan nabarmendu da Aimar Irigoien errezildar txapeldun handia. Guztira, 5.875 kilo jaso ditu. Baliogabeko bat ere eman dio epaileak, 150ekoarekin jardun duenean. Bigarren, Aimar Galarraga geratu da 4.000 kilo jasota. Honi ere jasoaldi bat baliogabetu dio epaileak, 150 kiloko kubikoarena, hain zuzen. Jon Unanue ‘Goenatxo III.a’ ongi aritu da lanean. Galarragak baino 25 kilo gutxiago altxatu ditu. Eta laugarren, Hernialdeko Iban Ugartemendia izan da 2.925 kilo jasota. Zorte handiegirik ere ez du izan Ibanek, izan ere, 2 altxaldi baliogabetu baitizkio epaileak, 200 eta 150eko harriekin.
 
Harri-jasotze saioa amaituta, eta sari-banaketaren aurretik, omenaldi xumea egin nahi izan dio Udalak bertako herritar eta herri-kirolari izan den Alatzne Etxaburuari. Txapela ere berak ezarri dio Aimar Irigoien garaile bikainari.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!