'Azken Muga' bertso-saioa (1) (Zarate, 2018-09-15) (45'08'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko urriaren 21a

Azken Muga egitasmoak 3. edizioa du aurtengoa eta bere baitan bertso-saioa izan da Bedaio eta Azkarate artean dagoen Zarate parajean. Eguerdian herri-kirol saioa egin da, eta bazkaria. Pago motz edo lepatuen babesean eta hego haize epel leunaren laguntzarekin burutu da bertso saioa. Bost bertsolari bertaratu dira: Amets Arzallus hendaiarra, Bixente Gorostidi amezketarra, Aimar Karrika auriztarra, Maialen Akizu urretxuarra eta Unai Iturriaga durangarra. Bostek Imanol Artola ‘Felix’ gai-jartzailearen esanetara jardun dute.

Lehen bideo honetan, derrigorrezko agurraz gain, beste gai hauen inguruko bertsoak entzungo dituzu: uda urtaroaren abantaila onak eta txarrak; Unai eta Maialen anai-arreba bikiak izanik, gaur ez dute eskolara joan nahi eta horretarako, aitzakiak pentsatu behar dituzte; Aimar eta Bixente altuera handiko eraikinean garbitze-lanak egiten ari dira; Lizarra-Garazi akordioa duela 20 urte izan zen. Unai eta Ametsek gaurtik begiratuta jardungo dute bertsotan. Urretxuko Euskal Jaietan hainbat karroza txikitu zituzten eta pintada batzuk ere agertu ziren. Maialen arituko da gertakari horietaz. Eta amaitzeko, Euskaraldia ariketaren inguruan jardungo dute Iturriaga, Akizu, Karrika eta Gorostidik. On egin deizula!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!