'Zuhaizti eta landare-soroen jolasa' (1) (2018-10-02) (8'46'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko urriaren 6a

Munduko herrialde askotan bezalaxe, animaliekiko dugun zaletasuna askoz ere handiagoa da landareei dieguna baino. Bertako zuhaizti eta landare-soro arruntenei izena jartzea ere kosta egiten zaigu.

Bideo hau erronka moduan edo zure jakin-mina suspertze aldera aurkezten zaizu. Bertan hamar zuhaizti eta landare-soro arrunten irudiak topatuko dituzu. Bideo-klip bakoitzari 45 segundotako irudiak dagozkio eta txori zehatz baten kantua. Galdera entzungo duzu, segundo-orratza martxan ipiniko da, eta 7 segundotako tartea izango duzu izena asmatzeko. Ez dago sari potolorik, norberaren kuriositatea eta asebetetzea baizik. Zorte!
Irudiak Creative Commons Attribution lizentziaren menpekoak dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!