'Bertso-jaialdia' (1) (Altzo, 2018-07-31) (37'02'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko urriaren 1a

Aurtengo Saninazio Jaiei amaiera emateko bertso-jaialdi bikaina antolatu dute Altzo herrian. Jendez gainezka dago frontoia eta sei bertsolari igo dira oholtzara eta Manu Olano gai-jartzaileak gidatu du bertsolarien jarduna. Honako hauek izan dira bertsolariak: Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika.

Derrigorrezko agurraren ostean etorri da gaien txanda. Foru Aldundiak iaz baino 30 milioi gehiago jaso ditu zergetan. Zertan gastatuko luketen galdetu die Olanok Lujanbio eta Mujikari. Colina eta Egañaren txanda da. Feminismoa nola bizi duten galdetu zaie. Mendiluze eta Iguaran osaba-ilobak dira. Iloba arkitektura bukatu berritan osabaren baserri zaharrera joan da, eta baserriari EIT (Eraikuntzetako Ikuskaritza Teknikoa) egitea komeni zaiola esan dio. Eta lehen bideo hau amaitzeko, seiak altxarazi ditu gai-jartzaileak. “Haunditzen zeranean ikusiko dezu isilik egoteak zenbat balio duen”. Zer diozue zuen eskarmentutik?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!