Ideia, Virginia Sargal artistarena da. Donostian jaio bazen ere (1964), egun Lizarraldeako Muetz herri txikian bizi da. Lehen urratsak Debako Arte Eskolan eman zituen 20 urterekin. Bere alorrak pintura, zeramika eta buztingintza izan dira, eta moldeak hausten dituen artista dela esan izan da. Erakusketa ugari egin ditu Euskal Herriko leku eta erakus-aretoetan.
Azken Muga egitasmoak hirugarren edizioa du aurten eta ekitaldiak Zarate parajean burutzen dira, eguraldia lagun. Hasi da performanzea. Zuhaitz artetik zazpi emakume agertu dira. Ilaran doaz, isilik, beltzez jantzita, mantaliña buruan eta begiak antiaju beltzez estalita. Lehenbizi doan aktorea aski ezaguna da, Iñake Irastortza aktorea, antzerkigintzan eta telebistako hainbat serie arrakastatsuetako partaidea, Arregitarrak eta Atsuak, esate baterako. Alfonbra astingailua darama eskuetan. Beste seiak kokatu ditu beren lekuetan, eta hasi da erritoa. Perfomanzeak badu misterioa, eta amaieraraino eusten dio intrigari. (Beraz, amaieraraino ikustea komeni da).