Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak izan dira Azkarateko Balerdi Elkarteak antolatu duen bertso-afariko protagonista nagusiak. Hirurogeita hamar bat lagunen aurrean luze eta zabal jardun dute honi eta hari bertsoa kantatuz eta elkar zirikatuz. Antolatzaileek afari bikaina eskaini diete bertsoak entzun eta gozatzera hurbildu direnei.
Hirugarren bideo hau puntuka hasi dute bertsolariek: Maialenek baratza ba omen du; Juliok behor eta txakur bat salgai dauzka. Atsedenaldiaren ondoren ekin diote berriro kantuan Azkaraten apaizik ez dagoela esanez; txanpaina ardo goxoaren ordez eta igoal Bilbokoek ekarria izango dela, izan ere, bikote bat heldu da Bilbotik Azkaratera bertsoen usainean. Herri Txiki, Infernu Haundi programa ere izan dute aipagai… pitxi-denda dutenen gaiari lotuta, Maialenek ez du belarritakorik erabiltzen baina Juliok badu pearcing eta tatuaje bana.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!