'Beteranoek eragiten duten zirrara eta Latasa Saria' (Sunbila, 2018-08-11) (28'54'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko irailaren 6a

Aurtengoa XVII. edizioa izan da. Herri-kirol jaialdi bikaina antolatu dute Ramon Latasaren izenean. Guztira 16 kirolarik hartu dute parte. Hamalau kirolari aizkoran aritu dira, eta 2 kirolari txinga-eroaten. Sunbilako frontoia gainezka egon da eta kirolariek bero itzelari egin behar izan diote aurre.

Hasteko, 4 aizkolari beteranok ekin diote lanari. Binaka antolatu dira, honela: Angel Arrospide eta Jose Inazio Orbegozo 'Arria II.a'-k osatu dute bikotea. Mikel Mindegia eta Patxi Astibiak osatutakoa izan da bestea. Sei kanaerdiko moztu dituzte txanda librean. Lehen bikotea izan da irabazlea. 
Ondoren, txinga-eroaten jardun dira Xanta Souza eta Ousmane Drame. Lehena, 50 kiloko txingekin, eta bigarrena, 100 kilokoekin.
Latasa saria jokatu dutenak 5 bikote izan dira. Hamar kanaerdiko eta 60 ontzako 6 enbor moztu dituzte txanda librean. Atutxa II.a eta  Txikia IV.a atera dira garaile.
Musika. Juan Mari Beltran 'Hamar hamaiketako eguzki beroa'; 'Mendirik mendi lainoa'; 'Martxa herrena'. JM Beltran & Astiasaran anaiak: 'Agirretxe arin arin'. Laja, Ziolar, Eguren: 'Juantxo'; 'Azkar'. Mila-mila esker guztioi!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!