Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bertso-jaialdia burutu da Alegiako zine-aretoan, herri-jaien baitan. Jende andana hurbildu da eta bost bertsolari izan dira bertan parte dutenak Mikel Artola gai jartzailearen esanetara: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Beñat Iguaran, Iker Zubeldia eta Amets Arzallus.
Arzallus, Iguaran eta Colina hiru animalia dira: putrea, txerria eta azeria. Haserre daude, ze, gizakiak askotan, animalien izenak erabiltzen ditu ekintza txarrak adierazteko. Alberdik eta Zubeldiak puntutan jardun dute ia bost minutuko saioan, eta gaia, berriz, bertso-saioa amaitu da eta etxera joan edo parranda egin aukeratu behar dute. Hirugarren bideo hau amaitzeko eta ohi bezala, agurreko bertsoa eskaini dute bertsolariek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?