Bigarren bideo honetan ere hainbat gairi kantatuko diete bertsolariek. Alberdik beste laurak lagun egokiak ditu bere bizitzan. Horietako bakoitzak zer ekarpen egiten dion azalduko digu Alberdik. Colina sagardogile afizionatua da eta Iguaran bere sagardoa edan eta tripako minez dagoena. Zubeldiak luxozko arropa denda du eta Arzallus hor dabil bere dendan zer jantzi ez dakiela. Alberdi eta Colina anai-arrebek guraso adinekoak dituzte, zaintza behar dutenak. Iguaran beste laurek euren haurrekin dituzten arazoei irtenbidea topatzen saiatuko da. Arzallusek jendarteak dituen korapiloak eta bertsolaritza lotuko ditu.