Kukai Dantza: 'Gelajauziak 2' (Altzo, 2018-07-31) (8'33'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko abuztuaren 29a

Kukai dantza konpainia Jon Maya dantzari eta koreografo errenteriarraren eskutik sortu zen 2001ean. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikide ezberdin ugari sortu izan ditu. Elkarlanean ere jardun ohi du, antzezle eta musikari ezberdinekin. Sari ugari ere jaso ditu bere ibilbidean.

Gelajauziak izeneko ikuskizunarekin hurbildu dira Altzora, herri-jaien egitasmoaren baitan. Bost laguneko taldeak ikuskizun aparta eman du eta ikusleek adi jarraitu dituzte dantzarien pausu eta mugimenduak. Hiru pieza izan dira dotoreziaz dantzatuak. Fandango batekin amaitu dute agerraldia. Bideo honetan bigarren pieza duzu ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!