Hiru harrirekin egin behar izan dute lana 3 minutuko saioan. Harri astunena 10 arroa edo 125 kilokoa izan da. Bigarren saioan 9 arroako edo 112,5 kiloko harri kubikoa jaso dute bizkar gainera. Zortzi arroa edo 100 kiloko harri biribilarekin amaitu dituzte altxaldiak. Irigoien nagusitu da hiru harrirekin eta berak jantzi du txapela (XI.a) 83 altxaldi eginez. Bigarren Goikoetxe izan da. Irigoienek 737 kiloko aldea atera dio honi. Hurrengoak Peña, Izeta IV.a eta Olaizola geratu dira hurrenkera horretan.
Musika: Elizagoien ahizpak (mila esker).