'Idoia Etxeberriaren agur hunkigarria' (Alegia, 2018-07-15) (12'05'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko abuztuaren 19a

Bi emakume harri-jasotzaile izan dira Alegiako jaietan parte hartu dutenak, XIII. Txintxarri Sariaren baitan. Aurtengoak aparteko berezitasuna izan du, ze, Idoia Etxeberriak harri-jasotzeari utzi egingo diola erabaki baitu.

Bero galantarekin plazaratu dira Karmele Gisasola mallabiarra eta Idoia Etxeberria Orioko Ortzaikakoa, jendez gainezka egon den Elorri frontoian. Gisasolak bi harrirekin egin du lan, 75 kiloko errektangularrarekin eta 63 kiloko borobilarekin. Etxeberriak, berriz, hiru harri izan ditu lanerako: 118ko errektangularra, 80ko kubikoa eta 63ko borobila. Azken honekin egin du agur hunkigarria, jendearen berotasuna eta errekonozimendua jasoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!