Bost enbor ezberdin moztu behar izan dituzte: 36 ontzako bi enbor (oinbetekoak); 45 ontzako beste bi enbor, eta, 54 ontzako enbor bat (kanaerdikoa). Hasiera-hasieratik hasi da Nerea diferentzia egiten eta erraz nagusitu zaie Maikari eta Xantari. Bost enborrak mozten 20 minutu eta 3 segundo igaro ditu. Lau minutu eta gehiago atera dizkio Maikari eta 5 minutu, Xantari.