Emakumezkoen Euskadiko harri-jasotze txapelketa (Usurbil, 2018-07-01) (21'16'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko abuztuaren 9a

Emakumezkoen Euskadiko Harri-jasotze eta Aizkora Txapelketak jokatu dira Usurbilen. Harri-jasotzaileek hiru harri ezberdin erabili dituzte: 88 kiloko (7 arroa) harri zilindroa, 75 kiloko kubikoa eta 62,5 kiloko (5 arroa) borobila. Altxaldiak ere aurrez aipatutako era horretan egin dituzte.

Hiru harri-jasotzaile izan dira parte hartu dutenak: Orioko Ortzaikako Idoia Etxeberria, Julia Martinez segoviarra eta Mallabiako Karmele Gisasola, Zelai handiaren alaba. Azken biek denbora gutxi daramate harri-jasotzen, Idoia Etxeberria, berriz, beteranoa da… 12 urte daramatza eta gaur bertan adierazi du erretiroa txapela jaso ostean. Idoia erraz nagusitu da hiru probetan: 19, 19 eta 26 jasoaldi egin ditu. Karmelek 7, 4 eta 20 altxaldi eman dizkie harriei. Juliak 5, 4 eta 17 egin ditu.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!