Altzoko Saninazio Jaiak 2018

'AZTI, PREST, MOTZ!!'

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko abuztuaren 6a

IX. Sega Ligako 3. saioa eta azkena jokatu da Altzo herrian Almitza Sega Elkarteak antolatuta. Lehen ekitaldia Etxalekun izan zen maiatzaren amaieran; bigarrena, berriz, Berastegin uztailaren 1ean.

Altzoko saioan 30 segalarik hartu dute parte 2 kategoriatan: gaztetxoak eta helduak. Kategori bakoitzean beste bi talde bereizi dira: emakumezkoak eta gizonezkoak. Europar erara jardun dute segalariek: belarraren pisua ez da kontuan hartu; bizkortasuna eta txukuntasuna baloratu dira. Amaieran, 6 haurrek erakustaldia eskaini dute.
 
Eguraldia lagun, giro ederra somatu da Santilazpi belardiaren inguruan. Ekitaldi polit eta bikaina izan da.
(Oharra: tripodeak kolpea jaso du, eta horregatik, hainbat dardar eta mugimendu somatuko duzu bideoan. Barkatu eragozpenak).
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!