Apurtu dute azken muga

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko uztailaren 28a

Hirugarren edizioa abiatu du Azken Muga egitasmoak. Datozen bi hilabeteetan hainbat ekitaldi burutu nahi dira Zarateko paraje ederrean.

Hasierako ekitaldian mugaren eraistea edo apurtzea irudikatu dute lau trontzalarik, egur-muga zerratuz. Nafarroa aldetik 'Muthiko Alaiak' elkarteko dantzariak hurbildu dira mugarik gabeko gunera. Berdin egin dute Gipuzkoatik etorri diren 'Udaberri' taldeko dantzariek. Bertsolariek ere mugak eraitsi eta zubiak eraikitzearen alde jardun dute. Mugaren apurtzea ospatzeko, guztiek elkarrekin egin dute dantza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!