Altzoko Saninazio Jaiak 2018

'Festa berdinzaleak nahi ditugu'

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko uztailaren 26a

(B)eroa Talde Feministaren ekimenez burutu da bideo hau. Festa giroan erabat murgildu garen sasoi honetan eta Saninazio Jaiak ate-joka izanik, Altzoko BTF taldeari egokia eta beharrezkoa iruditu zaio zenbait mezu bideoz zabaltzea.

Lehen-lehenik, festa berdinzaleak nahi direla adierazten da, alegia, jaiak guztientzat eta denen gozagarri izan behar dutela. Eta horretarako, parekidetasunez jokatuz, zintzotasunez ligatuz, nahi den moduan jantziz, txantxa matxistak alboratuz, eraso sexistarik gabeko festak aldarrikatuz, “ez ezetz da” ozenki esanez… lortuko da festak denentzat eta guztien gozagarri izatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!