'Barreñoia hartuta...' (Lezaeta, 2018-06-17) (15'18'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko uzt. 14a, 18:43
Garai batean urik ere ez zen etxeetan. Arropak asto gainean jarri eta erreketara edo ibaietara joaten ziren emakumeak berauek garbitzera. Urak herrietara eta baserrietara bideratu zirenean garbitoki, labadero edo albergak egin ziren. Beraietan elkartzen ziren emakumeak arropak garbitu ez ezik, txutxu-mutxuak, pozak eta penak kontatzen zizkioten elkarri.
Lan gogorra zen, neguan batik bat. Barreñoian arropa hartu eta norberak eramaten zuen aldean edo buru gainean. Bi lagunen artean ere eramaten zuten. Etxean egindako xaboia edo-ta Txinbo eta Lagarto markako xaboiak erabiltzen zituzten. Eskuak gogortu egiten zitzaizkien ur hotzetan, askotan. Xaboia eman, arropa igurtzi eta astindu, uretan pasatu, eta azkenik, arropa estutu, berari ura kentzeko. Eta hori guztia bustian egiten zen. Labadoraren etorrerak izugarri aldatu zuen egoera. Horregatik esan ohi da, labadorarena izan dela asmakizunik handienetakoa.
Ahalegin xume honen bidez, bihoakie gure aitortza eta esker ona lan gogor horretan jardun zuten emakumeei. 
Kevin MacLeod artistaren Folk Round, Master of the feast, Thatched villagers, Achaidh cheide, Drankin song eta Scheming weasel faster abestiak Creative Commons Attribution lizentziaren menpekoak dira. (https://creativecommons.org/licenses/by/4.0/)
Iturburua: http://incompetech.com/music/royalty-free/index.html?isrc=USUAN1100357-1400019-1200076-1100340-1500021-
Artista: http://incompetech.com/

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!