Pirikaioarekin jolasean, Abaltzisketan

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko ekainaren 21a

Ez dira gutxi txikitan pirikaioarekin igarotako orduak. Pertz edo barrinoi zaharren ipurdiei uztaia libratuz lortzen ziren uztai edo pirikaioak.

Txirrindu-llantak sendoagoak ziren eta hots handiagoa egiten zuten. Baina hauei bultz egiteko kakoa behar. Baserrietan betidanik izan dira burdin eta alanbreak. Hauetako bati kako itxura eman eta kirten-punta barru aldera tolestatzen zitzaion eskuarekin hobeto heltzeko. Makil pusketa bat ere sartzen zitzaion alanbrean (hurritz-makila, adibidez).

Aspaldi galdu zen pirikaioarekin jolas egiteko ohitura. Abaltzisketako Txalburu eskolako eskolume, irakasle eta gurasoei luzatu zitzaien proposamena. Guztien oniritziarekin ekin zitzaion ikasteari eta hilabetez praktikatzen jardun ostean grabatu da begibistan duzun bideoa.

Ahalegin xumea izan da berreskuratze bidean, eta orain jolas bat gehiago dute elkarrekin ibili, korrika egin, pirikaioak partekatu eta ongi pasatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!