Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zazpi harri-jasotzailek hartu dute parte XII. Edizioan. Iñaki Gorostidik 5 harri ezberdin plazaratu ditu eta harri-jasotzaileek bina altxaldi eman dizkiete. Aimar Irigoien erraz gailendu da, minutu eta 12 segundoko aldea ateraz bigarrenari. Iaz baino segundo bat gehiago behar izan du lanak hasi eta amaitzeko (1’48’’).
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?