AZKEN MUGA- 'Schnecke-Marraskilo proiektua' (Art-Ola Kolektiboa) (Amezketa, 2018-04-01)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko apirilaren 3a

Lüchow Alemaniako udalerria da, Saxonia Behereko izen bereko barrutian kokatua. 1989az geroztik 12 egunetako ekitaldi kulturala burutzen da barruti horretako 90 bat herritan. Ehundaka artistek erakusgai jartzen dituzte euren lanak. Gainera, kultur egitasmo zabala eskaintzen da: musika, antzerkia, ekologia, kabareta, dantza, hitzaldiak eta abar. Kultur jaialdi honen jatorria Gorleben izeneko herrian aurkitu behar da. Alemaniako agintariek hondakin nuklearren biltegia kokatu zuten bertan baina ekologistek eta bertako biztanleek erresistentzia politiko handia egin zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!