Nire gorputza da

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko martxoaren 13a

(B)eroa Talde Feminista, Parekidetasun Taldea eta Udaleko Berdintasun Saila izan dira 'Martxo Morea' egitasmoa martxan jarri dutenak. Gaurko ekitaldian, hasteko, txapa eta betaurreko moreen tailerra egin dute.

Segidan, flashmoba egin dute 'Kantu kolore' taldearen 'Nire gorputza da' abestiarekin. Adin guztietako 40 bat lagunek hartu dute parte eta antolatzaileak gustura agertu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!