Mikel Lopetegi 'Urra'-ren marka berria

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko urtarrilaren 27a

Mikel Lopetegi 'Urra' zarauztarrak bere marka propioa ezarri du urtarrilaren 14an Aiako probatokian izan den jaialdian. 100 kiloko zilindro zaharrarekin 43 altxaldi egin ditu 3 minutuko txanda bakarrean.

Errekorra Joxe Antonio Gisasola 'Zelai' harri-jasotzaile mallabiar handiak ezarria zuen 43 altxaldirekin, duela 30 bat urte. Nonbait, aktarik ez da agertzen Herri-Kirol Federazioan. Beraz, erregistratuta dagoen marka berri bakarra 'Urra'-rena da.

[Argazki galeria Zarauzko Hitzan]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!