Maider kontzertuan

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko urtarrilaren 24a

Maider Zabalegik kontzertua eman du Abaltzisketan, Gorka Urra eta Urbil Artola lagun dituela. Bigarren bideo honetan 'Aitonari' eta 'Ilargi, non zaude?' kantak dakartzagu hona.

Biek ala biek heriotza dute hizpide. Hamalau urtez egon da, Maider, oholtzetatik kanpo. Baina duela bi urte aitona hil zitzaion eta abestiak konposatzeari ekin zion barne indar batek hauspotuta.

Bigarren kanta Mikel Errazkinena da. Hura 2008an zendu zen 34 urterekin eta bizimodu latza tokatu zitzaion bizitzea. Tronbosiatik suspertzen ari zela hil zitzaion ama, eta orduan egin zuen Mikelek 'Ilargi, non zaude?' abestia bere ama gogoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!