'2 poliedro' (Garikoitz Mendizabal & Aitor Furundarena)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko urtarrilaren 11

Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena akordeoi jotzaileak, '2 poliedro' lanaren aurkezpena egin dute, txistua eta akordeoi doinuak batuz.

Mendizabal Bilboko Txistularien Udal Bandako zuzendaria da eta gaur egungo txistularitzan erreferente nagusi bezala kontsideratua dago. Furundarena akordeoilari, musikagile eta MUSIKENEko irakaslea da. Nazioarteko hainbat akordeoi lehiaketatan saritua izan da.

Formatu txikiko emanaldia izan da, mikrofonorik gabe eta entzuleengandik gertu. Lehen zati honetan Isidro Ansorena, Gorka Hermosa, Jesus Guridi eta Antonio Vivaldiren obrak interpretatu dituzte entzuleen gozamenerako. Disfrutatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!