'Harri Handien Harri-jasotze Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko urtarrilaren 8a

'Harri Handien Harri-jasotze Txapelketa (Asteasu, 2017-12-16). Sei harri-jasotzaile izan dira txapelketa honetan parte hartu dutenak: Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi 'Kortaberri', Jon Unanue 'Goenatxo III.a', Aimar irigoien, Jokin Eizmendi eta Xabier Aranburu 'Guzta'.

Hiru minutuko saioetan 200 kiloko errektangularra, 175 kiloko zilindroa, 150eko kubikoa eta 125eko bola jaso dituzte. Aimar Irigoien zen faborito nagusia eta ez du hutsik egin. Guztira, 8.225 kilo jaso ditu eta 9. txapela jantzi du. Jokin Eizmendi bigarren izan da, 7.125 kilorekin. Herri-kirol zale asko inguratu da frontoira eta harri-jasotzaileek eskainitako ikuskizun politaz gozatu ahal izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!