Maider kontzertuan (1)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko abenduaren 29a

Maider kontzertuan (1) (Abaltzisketa, 2017-12-19). Maider Zabalegik kontzertua eman du Abaltzisketan, Gorka Urra eta Urbil Artola lagun dituela.

Bere musika ibilbidearen nondik norakoak eta nolakoak azalduz hasi da oiartzuarra. Sentipenez betetako une samur eta gozoak eskaini dizkie bertan bildutakoei. Alaitz eta Maider taldearen ibilbideko eta berritan argitaratu duen diskako zenbait kanta tartekatu ditu entzulearen gozamenerako. Lehen bideo honetan Amets bat eta Ispilu aurrean kantak dakartzagu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!