Apustua: 'Arria V.a- Zaldua'

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko abenduaren 12a

Arria V.a errezildarraren eta Zaldua zumarragatarraren arteko apustua jokatu da Azpeitiko zezen plazan. Arria V.aren aldekoa izan da apustua, 3 minutu eta 41 segundoko abantailarekin. 4.000 euro zeuden jokoan eta Arria V.ak bereganatu ditu. 

Zurrumurruek apustu parekatua adierazten bazuten ere, Arria V.a erraz nagusitu zaio Zalduari. Lehenengo enborretik atera dio aldea Zalduari, eta korrika lanean ere handitu egin du abantaila. Aizkorako lanean 22'34" behar izan ditu. Zalduak, berriz, 25'10". Arria V.ak 41' eta 49 segundotan egin ditu 10 kilometroak. Zalduak 1 minutu eta 5 segundo gehiago behar izan ditu. Amaieran, honako hau izan da Arria V.aren denbora: 1,04'23". Zalduarena, berriz, 1,08'04".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!