Sagarra jo dela

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko azaroaren 14a

Hemezortzigarren aldiz sagardogintza erakustaldia egin dute XVIII. mendeko Arizkungo Gamioxarrea dolaretxean. Kirikoketa doinuak sagarrak zanpatzeko lanean erritmoa mantentzeko sortu ziren, lana eramangarriagoa izan zedin. Bazituen bere kantuak ere, 'Aldapeko' edo 'Sagarra jo dela' adibidez.

Gamioxarreako dolarea dolare barrokoa da, bere erako bakarra Euskal Herrian. "Jo ala Jo" elkartea lan bikaina egiten ari da kirikoketa doinuak eta besta bera berreskuratu eta zabaltzeko. Musika: Txomin Artola 'Godalet dantza'; Kalakan 'Sagarra jo dela'; Kazkabarra 'Uso zuria'; Txanbela 'Baztango zortzikoa'; Mielotxin 'Jotia ta porrue'. Mila-mila esker guztiei. Kevin MacLeod artistaren 'Drankin song' eta Audionautix artistaren 'Marathon Man' abestiak Creative Commons Attribution lizentziaren menpekoak dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!