Solinisek gitarra barrokoa, lavta eta alboka erabili ditu musika-tresna gisa. Zeberiok, biolin barrokoari atera dizkio hautsak eta Pedro Estevan alacantarraren esku egon dira perkusio-lanak. Baseliza eta beste bi elizak jendez gainezka egon dira eta txaloka erantzun du hiru musikarien joaldi dotore bakoitza.