'Sagastitik kupelera, bizitza babesteko era!'

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko urriaren 18a

Urte-sasoia gainean, sagardo egiteari heldu diote Abaltzisketako  Sasiain baserrian. Aurten sagar urtea izanik, sagarrondoak fruituz gainezka agertu dira. Kizkiaz zein eskuz behar adina sagar bildu eta dolarera eraman ostean, sagardogileak prest dira sagarrei darien muztio gozoa atera eta ontzietan sartzeko.

Sasiaingo sagar-jotzeko matxaka argi indarrez dabil egun, baina dolarea lehengo erakoa da eta eskuz eragin behar zaio. Ahalegin horri esker, urte guztirako sagardoa eskuratu dute mahai gaineko jaki estimatuen lagungarri izan dadin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!