Azken Mugako bertso-saioa Altzon (1)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko urriaren 7a

'Azken Muga' egitasmoaren baitan kokatzen da bertso-saio hau, bigarren urtez jarraian Altzoko S. Barbara baselizan burutu dena.

 Saio bizi eta gozagarria entzulearen belarrietarako eta, gainera, mikrofono eta bozgorailurik gabe. Julio Soto, Maialen Lujanbio, Iñigo Gorostartzu 'Etxeorde', Alaia Martin eta Amets Arzallus izan dira hitzekin jolas egin dutenak bertsozalearen gozamenerako, Imanol Artola 'Felix'-en gidaritzapean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!