Haundi bai Haundi, destino petrala!

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko irailaren 28a

Haundi bai Haundi, destino petrala! Altzoko Udalak zazpi informazio-panel ezarri ditu Haundiaren ibilbidean. Diseinua, Juanba Berasategi marrazkilari eta zinemagilearen esku egon da. Testua, berriz, Koldo Izagirre idazle eta poetak idatzi du. Zoritxarrez, apirilean zendu zen Juanba Berasategi eta ez zen heldu berak diseinatutako panelak euren guneetan ikustera. 

Ibilbidearen inaugurazio egunean, Koldo Izagirreri egokitu zaio hasierako hitzaldia ematea. Gainera, gutun bat idatzi dio Londonen omen dagoen Mister Migel Joakin Eleizegiri. Ibilbidean zehar Migel Joakini buruzko azalpenak eman dituzte herritar batzuek. Ekitaldia dantza, bertso eta hamaiketakoarekin osatu da. Musika: Imuntzo eta Beloki 'Iduzki denean' eta Ruper Ordorika 'Zaindu maite duzun hori'. Mila-mila esker.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!